MARURIHOME

URRETXIKI | Aisialdirako alokairu-etxea

Basque Country

Ongi etorri

Urretxiki bizitzera gonbidatu nahi zaitugu: Naturaz inguratutako lekua, lasaitasunez eta baretasunez gozatzeko denbora gelditzea posible den lekua, txorien kantuen erritmoan eta inguratzen gaituen landareen eta urtaroen koloreak sentituz.

Urretxikiren magiari esker, etxaldea inguratzen duen harizti pribatutik paseo lasai batez gozatzea posible da; ardien bazka behatu, baita inguruko isiltasuna laztandu ere, hirietako zarata eta zalapartetatik urrun.

Zatoz, gelditu eta baretasunaz gozatu naturaren erritmoan.

Kokapena

Sakalde Auzoa, 13, 48112,
Maruri-Jatabe, Bizkaia
43.387625798715874, -2.8731593281879793

Ingurunea

Maruri-Jataben kokatua, Uribe Kostako kostaldeko herrien epizentroan eta Bilboko erdigunetik 13 minutura, Urretxiki, naturaz inguratutako leku lasaia da.

Naturan bertan, Jata mendiaren azpian, lasaitasuna eta ingurunearekiko lotura sentitzen den ingurunean. Honela posiblea da, atzetik daukagun errutina ekiditea.

Eszenatoki lasaigarri honen magnetismoa, lurzatiaren 11.000 m2 pribatu baino gehiago bateratzen dituzten txoko eta ingurune desberdinei esker lortzen da. Bertan, inor ere aurkitu gabe eta modu pribatuan, naturaren soinuez goza daiteke, Askabitxu ibaiaren ertzean amaitzen den haritzen baso hostotsu pribatuan murgilduz.

Ingurune natural honetatik eta oinez 5 minutura, Maruri-Jatabeko hirigunea dago.
Herriak. kirol instalazio eta tokiko merkataritza eskaintza zabala dauka, baita bertoko produktua dastatu eta euskal gastronomian murgiltzeko aukera ematen duten jatetxeak ere.
Etxea, Bilboko aireportutik 10 minutura kokatuta dago, Bilboko erdigunetik 15 minutura eta hondartzarik hurbilenetik 7 minutura.

Actividades

San Juan de Gaztelugatxe

Etxea

MONTE

Parking privado

LLAVE

Llegada autónoma

MONTE

Área natural

PISCINA

Piscina natural

PINOS

Jardín y bosque privado

BBQ

BBQ grill

WIFI

WIFI

MESA PICNIC

Mobiliario exterior

PERCHA

Tendedero para ropa

TV

TV

LITERAS

Capacidad 16 personas

LAVADORA

Lavadora
Lavavajillas

UTENSILIOS COCINA

Cocina completa

CALEFACCIÓN

Calefacción central

SECADOR PELO

Secador de pelo

CHIMENEA

Chimenea interior

MONTE

Parking privado

LLAVE

Llegada autónoma

MONTE

Área natural

PISCINA

Piscina natural

PINOS

Jardín y bosque privado

BBQ

BBQ grill

WIFI

WIFI

MESA PICNIC

Mobiliario exterior

PERCHA

Tendedero para ropa

TV

TV

LITERAS

Capacidad 16 personas

LAVADORA

Lavadora
Lavavajillas

UTENSILIOS COCINA

Cocina completa

CALEFACCIÓN

Calefacción central

SECADOR PELO

Secador de pelo

CHIMENEA

Chimenea interior

URRETXIKIk, bere sarreran, ibilgailuak aparkatzeko leku zabalat dauka. Bezeroentzako sarbide esklusiboko eremua.

ETXEAK, lursailaren erdian eta aparkalekuaren atzean akokatzen dena, inguruaren lasaitasuna eta pribatutasuna areagotzen ditu.

Bezeroek, Urretxikiz behar bezala gozatzeko asmoz, etxea bi espaziotan banatzen da: beheko solairua, sukalde-jantokiarekin, hiru egongela eta bainugela oso batekin, atarira eta kanpoko espazioetara irekita dagoena, eta goiko solairua, bi bainugela oso eta logelak 16 pertsonentzako edukiera dutenak (Bisitarien kopurua handitzeko aukera dago, berariazko kontsulta eginez gero).

 

LOGELAK, lehenengo solairuan daude. Bertatik, etxea inguratzen duen naturaz goza daiteke. Guztira 5 logela ditu: 4 logela bikoitza (bi logela ohe bikoitzekin eta beste bi logela, bi ohe indibidualekin) eta bosgarren logela bat, 8 pertsonentzako lau litera dituena.

BAINUGELAK, bai beheko solairukoa bai lehenengo solairuko biak, erabilera partekatukoak dira. Bainugela osoak dira: haietako bik dutxa daukate, eta hirugarrenak, bainuontzia.

Urretxikik, SUKALDE osoa dauka, industriala, txoko estilokoa dena, sukaldean aritzea maite dutenentzako. Sukaldea gas-butanozkoa da; labe industriala dauka eta beharrezko etxetresna elektriko guztiez hornituta dago, baita talde handientzako otorduak egin ahal izateko bestalako tresnekin ere.

Gune honi atxikita, jangelaren gunea dago. Honek, egurrezko bi mahai zabal dauzka, baita aulki ugari ere

.

EGONGELA, bereizitako hiru gunek osatzen dute: sofak dituen gunea, telebista dagoen lekuan hain zuen; erdiko gunea, jantokiarekin lotura daukana eta sofal ere dituena eta egur-tximinia baten inguruko gune erosoa, su bero baten azpian giro atseginaz gozatu ahal izateko.

Urretxikiren KANPO EREMU zabalek, gune desberdinez osatua dagoenez, hainbat jarduerez gozatzeko aukera ematen dute:
Espazio hau berdegune zabalak ditu, besteak beste, kirol-jarduerez, edota, Askabitxu errekara (Butroi ibaiaren errekatxo bat) iristea aukera ematen duen harizti hostotsu batez gozatzekoa.

Pinot-Noir mahats-parra baten azpian luzatzen den arkupe baten ondoan barbakoa daukagu. Honetan, bazkariak, afariak edota elkarrizketak izan ditzakezu, udan, hosto hostotsuek sortzen duten itzalpean, eta neguan, hosto erorkorreko adarretatik sartzen den eguzkipean.
Gune honetatik, gure lorategi eta baso zoragarrien ikuspegiez gozatu ahal izango duzu.

Gainera, bezeroen esperientzia biribildu ahal izateko, 4 x 10 m-ko basoa duen igerileku natural bat daukagu, landare naturalak iragaziz. Honela, landa-ingurunearen esentzia manten dezakegu eta oholezko eremu bero baten gainean etzaulkiak dituen solariuma izan dezakegu.

[bookingcalendar type=1 nummonths=1 options='{width=100% cell_height=30px}' ]

Denboraldi altua: Eguberriak, zubiak sortzen dituzten jai-egunak, Aste Santua eta udan ekainaren 15etik irailaren 15era.

Denboraldi baxua: Gainerako egunak.

Hurbileko jarduerak

Esperientzia biribiltzera gonbidatzen zaituztegu, landa-ingurunea zein Bizkaiko kostaldea modu hurbilago eta biziago disfrutatu eta ezagutzeko aukera ematen duten jardueren bitartez.

MENDI-IBILBIDEAK

Ingurune naturalean murgiltzea posible da, etxetik bertatik hasten diren bideen bidez: Ezagutu udalerriko flora eta fauna, Jata mendira igoera eginez. Bertatik, Kantauri itsasoaren eta Bizkaiko kostaldeko itsaslabarren ikuspegi ikusgarriak izan eta gozatu ahal izango dituzu.

vistas del cantábrico desde el jata

IBILBIDEAK BIZIKLETAZ

Maruri-Jatabe inguruko herriak eta ingurunea ezagutzera gonbidatzen zaitugu, zikloturismo ibilbideen bidez edo mendiko bizikleta erabiliz, Bizkaia-Paradisu txirrindularia osatzen duten ametsetako ibilbideetan barrena. Bizkaiko kostaldeaz zein barnealdeaz gozatu ahal izango duzu, baita eskualdeko herrien arkitekturaz eta paisaiaz ere.

TXAKOLI

Ezagutu eta murgildu txakolinaren munduan Urretxikitik 5 minutura kotxez.

Gozatu Euskal Herriko ardo tradiziona dastatuz, “Bizkaiko Txakolina” jatorri deitura duten bertoko mahatsekin egina.

SURFA

Sartu Bizkaiko kostaldeko olatuetan eta gozatu, inguratzen gaituen itsasotik, itsaslabar historikoez, hondartzez eta herriez, modu ezberdin eta freskagarri batez

TURISMO GASTRONÓMICO

Esperientzia ez da amaitzen Bizkaiko barrualdeko eskualdeko plater tipikoak dastatu arteu arte.

Hurbiletik ezagutu bertoko produktuak eta euskal kultura osatzen duten errezeta tradizionalak.

Urretxikin bertan, barbakoa egin nahi baduzu, Egin klik hemen.

logo_maruri_home